Ongi etorri Leioako HAPOren berrikuspenari buruzko galdetegira.
HAPOren berrikuspenaren aurrerapen-dokumentua osatu ondoren, Leioako Udalak jendaurreko erakusketaren faseari ekin dio. Fase hori funtsezkoa da dokumentuaren edukia ezagutarazteko eta herritarren ekarpenak biltzen jarraitzeko. Horretarako, parte hartzea maiatzaren 18tik uztailaren 20ra arte egongo da zabalik.
Hirigintza-plangintza berriaren aukerak biltzen dituen dokumentua da Aurrerapena, eta haietako bakoitzak udalerriko eremu jakin batzuetarako proposamen espezifikoak jasotzen ditu. Jendaurrean erakutsita, egindako lana kontrastatu eta herritarren ekarpenekin aberastu daiteke, guztion artean udalerriaren eredu berria pentsatzeko.
Informaziorako sarbidea errazteko eta parte-hartze zabal eta anitza sustatzeko, erakusketak, parte-hartze digitala eta saio presentzialak konbinatzen dituen ekintza-programa bat diseinatu da jendaurreko erakustaldian, maiatzaren 18tik uztailaren 20ra.
Udalak aldez aurretik eskertzen dizu parte hartzea.